Baroja:
Atzeraka dabil, nora jorik ez duen errekaren gisa. Suntsitu beharra da. 500 urtez edo iraungo du, baina galduko da. Neke du hizkuntza ilun batek hizkuntza argi bati gogor egiten. Duela 70 urte, etsia nago, gehiago egiten zen euskaraz Donostiako kalean. 200 urte barru, ez du inork egingo.
Mitxelena:
Ezer egin behar ote genduke, gal ez dadin?
Baroja:
Hori barrenak eskatzen dio gizonari. Euskarak ez du ia ezertarako balio, ordea. Gauza bitxi bat bezala da, etxean gorde eta datozenei erakusten zaien horietakoa. Nere iritziz, euskararen agonia ikusi dugu, azkeneko 50 urteotan. Hor geldituko da 100, 150, 200 urtez, jakintsuentzat. Latinekiko erdarak errazagoak dira. Iskilu eskasak ditu euskarak borrokarako.