Farozaina

Genero hilketa

Irratian entzun diot norbaiti proposatzen genero hilketa deitzea gizon batek bere bikotekidea hiltzen duenean, eta ez genero indarkeria. Eta ados nago proposamen horrekin. Badirudi genero indarkeria esanez gero zelofan aseptiko batez janzten dugula izugarrikeria, eta horrek garamatzala zelabait estaltzera gertatutakoa, baita epaileek epaitu behar dutenean ere.