Lekeitiarra
Horrela deitzen omen zaio Ondarroan azken jakiari, platerean jan barik geratzen denari. (Kirmen Uribe, Portukoplak)
Horrela deitzen omen zaio Ondarroan azken jakiari, platerean jan barik geratzen denari. (Kirmen Uribe, Portukoplak)
TINTIN ILARGIAN. Makina bat ordu eman izan dugu irakurtzen Tintinen abenturak: gaztelaniaz lehendabizi, frantsesez gero eta euskaraz azkenik. Etxean ere hainbat album dauzkat kazetari gaztearen abenturekin.
GERNIKA, 1937 Gaur bezalako egun batean, orain 70 urte, faxisten abiazioak Gernika bonbardatu eta erabat txikitu zuen. Merkatu eguna zen. Sarraski izugarria, eta beste askoren aitzindaria.
MICHELANGELO BUONARROTI Gizon txikia, zatarra, ipurterrea. Baina bihotz onekoa, leiala eta jenio bat edertasuna sortu eta besteon bihotzak hunkitzeko orduan, artea erabilita beti ere. Halako batean Florentziara egingo dut, hurbiletik sentitzeko eskultore handia. (Irudia: Daniele da Volterrak egina, klarionez).
GURE GLADIADOREA. 1965eko maiatzaren 25ean izan zen. Gu Musakolako saloian ginen, zuri-beltzezko telebista baten aurrean, sinistu ezinik gure aurrean gertatua. Mohammad Alik, lehen minutuan lurrera bota zuen munduko txapeldun ohia, Sonny Liston, bion arteko errebantxan. Ezin genuen usaindu ere inoizko boxeolaririk onenaren aurrean ginela, gure gladiadorea izango zela.
VASALOPPET. Ikusi berri dut ETB1en erreportaje bat Vasaloppet iraupen eskiko lasterketaren gainean. Andoni Aizpuruk aurkeztu du, Josu Iztueta, Raul Agirre, Isaber Dumalle eta Jose Luis Adurizen konpainian. Bikaina.