The Grand Rapids LipDub. Bideo hau izugarri gustatu zitzaidan: abestia maite dudalako, eta koreografia berezia duelako, Montrealgo eskolak orain arte ezarritako estilotik urruntxo.
Farozaina
Tradizioa
Gabon Zaharrean mahatsa jateko ohitura 1909an sortu omen zen, konpontzeko produkzio soberakinak. Abenduaren 31n, prestatu 12 pepino jateko ;-)
Kiss Vancouver. Ekainaren 15ean zur eta lur utzi gintuen argazki honek. Vancouverren atera zen, Canucks taldeak Stanley Cup galdu ondoren. Astebete lehenago Dallas-en bezala, Vancouverren ere sekulako txikizioak eragin zituzten barbaroek, poliziak sartu arte. Orduan atera zen argazki hau, neska lurrera jausi eta mutila hura babesten saiatzen ari zela.
Musika hil zeneko eguna. Bideo honek interpretazio bat eskaintzen digu, zer esan nahi duten American Pie abestiak dituen aipamen ugariek. Eskerrik asko Gari Araolazari eta Microsiervos blogari.
Mikel Laboa Mila esker, Mikel, gure bizitzei hots banda zoragarria jarri diezulako. Betiko estimatua. (Argazkia: 12 Tribu ***Euskal Roots Reggae Band)
Arthur C. Clarke. Opor hauetan jakin dut hil dela. Bospasei liburu irakurri dizkiot, denak interesgarriak. Bere eskutik sartu nintzen zientzia fikzioan. Gugan bego.